Bilbo, 2019-02-13
Munduko Medikuek eta Medicus Mundik OSASUNA GARAPENERAKO LANKIDETZAN ETA LAGUNTZA HUMANITARIOAN 2018ko txostena aurkeztu dabe. Azterlan honek, beste urte batez, agerian izten dau milioika personek jasaten daben egoerea. 15.300 adintxikiko baino gehiago eta 830 haurdun hiltzen dira egunero, saihesteko modukoak diran kausa batzuen ondorioz. 200 milioi emakumek familia-plangintza egoki baten faltea jasaten dabe. Eta 4 gaixotasun ez-kutsagarri nagusiek 87 mila personaren heriotza eragin eben egunero 2016an. Itziar Irazabal da Medicus Mundi gobernuz kanpoko erakundeko ordezkariak honen atzean dagozan arrazoiak azaldu deuskuz.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa