Euskadi, 2020-03-25
EAJak uste dau Pedro Sanchezen gobernuak krisiaren gestinoan zuhur jokatu dauela. Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidenteak esan deusku Madrilek erabateko kontrola dauen arren Euskadin kudeaketa hori eraginkorra izaten dabilela. Bestalde Atutxak esan dau lehendakariak iragarritako laguntza-neurriak asko dirala, batez be, zehaztutako diru kopurua oso handia dalako. Lantegiak sarratzea gura daben alderdi eta sindikatuei EAJtik dinotse geratu beharreko enpresen zerrendea egin beharko litzatekela eta zerrenda hori oso luzea dala. Zaldibarko zabortegian desagertuta dagozan langile biren bilaketa lanak ez dirala eten esan deusku Itxaso Atutxak. Eguraldi onari esker lanak nahiko aurreratu dirala be gaineratu dau.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa