Bilbo, 2021-09-15
Bizkai Buru Batzarreko presidentea Goizeko Izarretan saioan euki dogu gaur. Eusko Jaurlaritzako eta Espainiako gobernuko ordezkariak etzi batzartuko dira eskumenen transferentziaz berba egiteko. Atutxaren esanetan, Madrilgo gobernuari gogor eskatu behar jako eskumenen eskualdatzea. Kataluniako eta Espainiako gobernuen arteko negoziazino prozesuaz, bihar Eusko Legebiltzarrean egingo da politika orokorrerako osoko bilkuraz edota zapatuan Sarek Arrasaten deitutako protesta ekitaldiaz be berba egin dogu Itxaso Atuxagaz.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa