Bizkaia, 2013-10-22
IRPF, soziedade eta oinordetza zein dohaintzen zergatan aldaketa sakonak iragarri dauz BFAk. Proposamenak Batzar Nagusietara igaroko dira bertan eztabaidatu eta onartzeko, gero 2014ko urtarrilean indarrean sartuko dira. IRPFan 65 urtetik gorako pertsonei kenkaria aplikau ahal izateko zerga oinarriaren mugea 35 mila eurotik 30 milara jaitsi dabe. Kaleratzearen ondoriozko kalte-ordainen kasuan 180 mila euroko mugea ezarriko da salbuespeneko kopuruetan. Unai Rementeria BFAko bozeroaleak azalpenak emon dauz. Etxebizitza bat erosteagaitik izango diran kenkarien urteko mugea 1.530 eurora gitxitu dabe. Familia ugarien eta gazteen kasuan 1.955 eurora. Oinordetza eta dohaintzen gaineko zergatan %1,5ekoa tributau beharko da.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa