Plentzia , 2015-03-21
Surfrider alkarteak antolatzen dauan Ocean Initiatives Bizkaian ekimena Plentziako ibaira helduko da bihar. Itsasoa garbi eukitearen ganean eta bertara zaborrik ez botatearen ganean kontzientzia eragin gura dabe. Hori dala eta, gaur Busturian dabilz lanean eta bihar Plentzian ipini dabe hitzordua. Zaborrak batzea da helburua eta honen inguruan hainbat ekintza antolatu dabez.
Bizkaia Irratian Surfrider alkarteko Sabina Hourcadegaz berba egin dogu eta berak azaldu deuskuz ekimenaren nondik norakoak.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa