Bilbo, 2021-04-19
Jaurlaritzak euskaltegi pribadu eta publikoetako irakasleen soldatak eta ordu kopuruak parekatuko dauz. Aldaketa honek euskaltegi pribaduetako irakasleen lan baldintzak nabarmen hobetuko dauz, bestea beste euren soldatea %36 haziko dalako. Era berean eskola orduak %26,5 murriztuko jakez. Herri ekimeneko euskaltegietako ordezkariek adierazo dabe akordua historikoa dala eta honegaz 40 urtetan egindako aldarrikapen bat beteten dala.
Isa Isazelaiak (Gabriel Aresti euskaltegia) esan deusku akordu honeri esker sektoreko profesionalen artean emon behar dan belaunaldi aldaketea (irakasle asko laster jubilauko dira) modu lasaiagoan emon ahalko dala. Izan be lan baldintzak hobetuz euskaltegi pribaduetan lan egiteko aukerea erakargarriagoa da orain.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa