Bizkaia, 2017-06-21
Bizkaiko Eskaut taldeek BFAk udako kanpaldietarako aurrekontua murriztu deutsela salatu dabe. Aurton udako kanpaldiek sortzen dabezan gastuak finantzetako Bizkaiko astialdi taldeek 248 mila euro jaso dabez, igaz baino %20 gitxiago hain zuzen. Kanpaldi honeetan 10 mila pertsonak parte hartzen dabe. Bizkaian gaur egun 25 eskaut talde baino gehiago dagoz. Astialdi hezitzailea lantzen dabe eta umeak, nerabeak, begiraleak eta gurasoak batuta 5 mila pertsona baino gehiagoko kolektiboa osotzen dabe. Irune Lopez, Bizkaiko Eskaut taldeen federazinoko bozeroaleak esan deusku aurrekontuetan izandako beherakada horrek zuzenean eragiten deutsela. Bizkaiko eskaut taldeek aurtongo udarako dozenaka kanpaldi aurrekusita daukiez, gehienak Araban, Nafarroan eta Burgosen izango dira.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa