Euskal Herria, 2019-01-16
Kobazuloetatik jatorkun oihua da, arbasoen oihartzuna. Irrintziak ospakizunakaz lotzen doguz, emozinoakaz, deiakaz… baina euren jatorria zein da? Zergaitik dagoz irrintziak gure kulturan hain errotuta? Orain dala aste gitxi Eneko Martinez de Lizarduy antropologoak eta Arteman Komunikazioa taldeak ERRAIAK izeneko laburmetraia estreinau dabe. Ikusentzunezko horretan egindako galdera batzuen erantzunak topau geinkez. ERRAIAK laburmetraiaren sortzailea Ekain Martinez de Lizarduy geugaz egon da.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa