Momoitio (Garai), 2019-04-05
Baserrietan bizi diran 10 andratik 8k baserrian behar egiten dabe baina horreetariko %32k baino ez dau kotizetan. Andrek lan eremuan daben egoreari buruz galdetuta hondino asko egiteko dagoala esan deusku. Arrautza ekologikoak ekoizten dauz Iratxe Martinezek. Iratxeren ama, Tere Mazaga, baserrian be behar egindakoa da eta Iratxeri bere alaba txikiek (Udane eta Paule) bide beretik jarraitzea gustauko litzakio. Baserria laga eta uri baten biziteko ahalegina egin eban baina ez eban larregi iraun. Landa eremuak emoten dauena beste inon ezin dala topau azaldu deusku Garaiko baserritarrak.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa