Bilbo, 2021-01-15
Urtarrilaren 4an Bilboko Indautxu auzoan dagoan Olimpia nagusien egoitzako 92 nagusiek eta 82 langileek Phyzerren txertoa hartu eben. Asteon baheketa bat izan da egoitzan eta danak ondo urten dauela jakin dogu. Bigarren dosia urtarrilaren 25ean edo 26an helduko jake eta bigarren hori jarteko irrikitan dagozala esan deusku Iratxe Landetak egoitzako zuzendariak. Azken egunotan ezagutu doguzan Zamudioko edota Muskizko egoitzetako agerraldiei buruz Landetak esan deusku gizartean kutsatzeak areagotzen diranean zoritxarrez birusa erresidentzietara be sartzen dala. Orain arte egoitzetako langileek erakutsi daben konpromisoa eta lana eskertu dauz eta profesional honeek guztiek txertoa hartu beharko leukiela uste dau.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa