Ea, 2020-05-26
Bizkaiko kostaldeko herrietako alkateek eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariek batzarra izan dabe goizean, aurtengo hondartzen denboraldiari begira neurriak adosteko. Bilera aurretik Iratxe Arriola EA-ko alkatea alkarrizketau dogu. Hondartzen denboraldiaz ezeze, Ea-ko egunerokoaz be egin dogu berba. Bizkaiko udalerri honetan momentuz ez da Covid-19 kasurik agertu. Iratxe Arriolak aurreratu deuskunez, udara begira eta distantzia soziala mantenidu ahal izateko, Ea-n neurri diferenteak martxan jarriko dabez bagilaren 1etik aurrera.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa