Bilbo, 2020-11-26
Espainian eta Frantzian hainbat espetxetan preso dagozan gurasoak bisitetan ume ugarik hondino be ehundaka kilometroko joan-etorriak egin behar izaten dabez. Beste kasu batzutan ume horeek euren gurasoakaz espetxean bertan egoteko aukerea izaten dabe. Irati Etxeberria Zapirain ume horreetariko bat da, bi urtetxu daukaz eta 440 kilometrotara dagoan Aranjuezeko espetxean preso dagozan gurasoakaz bizi da. Datorren urteko martxoan Iratik 3 urte beteko dauz eta Espainiako legediaren arabera orduan Iratik bere gurasoengandik banandu eta kartzela laga beharko dau. "Irati Gurasoekin" plataformako Julen Orbea eta 13 urtez motxiladun umea izan dan Eztizen Artolagaz espetxeetako bisitez eta sakabanaketak eragindakoaz berba egin dogu.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa