Euskal Herria , 2020-01-21
Zaporeak gobernuz kanpoko erakundeak Greziako uharteetan dagozan milaka errefuxiaturi laguntzea eskaintzen deutse. 1.500 otordu inguru prestatzen dabez egunero bertan. Janaria banatzen segiduteko furgoneta barri bat behar dabe banaketa puntuetara joateko. 40.000 euro bildu behar dabez eta horretarako crowdfunding kanpainea martxan jarri dabe. Irati Azkue Zaporeak alkarteko komunikazino kideak esan deuskunez egoerea kritikoa da. Lesbos-eko `Moria´ gunea 3.000 personarentzat egokitu eben eta egun 22.000tik gora dagoz bertan. Crowdfunding kanpaineagaz lagundu gura dauanak, Kutxabank-eko larrialdi kontuan egin leike ekarpena. Hau da zenbakia: 2095 5381 101064092199
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa