Bilbo, 2018-05-28
18. edizinoa bete dau aurten eta lehenengoz egin da Getxotik kanpora, Bilbon. ‘Irakurketa plana gure ikastetxean: irakurzaletasuna sustatzen...irakurketaz gozatzen!’ lelopean egin da. Marimar Perezek, Berritzegune Nagusiko Hizkuntzen taldeko kideak azaldu deuskunez, azken urteetan Pisaren ondorioz irakurzaletasuna ezinbestekoa dala ahaztu jaku.
Jardunaldietan besteak beste Irakurgunea izeneko web ataria aurkeztu eben eta irakurzaletasunaren eta emozinoen lotureaz egin eben berba.
Praktika onak be aurkeztu ebezan. Getxoko Aixerrota institutuko eta Markinako Bekobenta eskolako ereduak aurkeztu dabez. Bata batxilergokoa eta bestea lehen hezkuntzakoa izan arren irakurzaletasuna komunidadera zabaltzen dabe biek.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa