Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Albistegiak

Insumisinoak 25 urte bete dauz

Euskal Herria, 2014-02-12

Insumisino izenez ezaguna dan Desobedientzia Zibilaren estrategia hasi zaneko 25garren urteurrena ospatuko dabe Bilbon. 1989an 57 gazte intsumiso aurkeztu ziran Gobernu Militarrean eta horreetatik 11 Espainiako estaduko kartzela militarrean sartu ebezan. Guztira, intsumisinoak iraun eban sasoian, 1.670 gazte sartu ebezan kartzelan. Luismi Garcia, Kakitzateko kideagaz egon gara. Soldadutzea 2001eko abenduaren 31an bertan behera geratu zan. Sasoi horreek gogora ekarteko Bilboko Erronda kaleko “Zirika Gunean”zezeilaren 19an arratsaldeko 19:30etan berbaldia eskainiko dau Kakitzatek. Zezeilaren 20an bestalde AHTren aurkako tartalariakaz eta Iruñeako arrantzale bizardunakaz Desobendientzia Zibilari buruzko mahaingurua egingo dabe ordu eta leku berean. Zezeilaren 22an zapatuz kalejira zaratatsua egingo dabe Juan de Garay kalean dagoan militarren kuarteletik Aldez Zaharrera “Militarismoaren aurka eta desobedientziaren alde” lelopean.
 

Luismi Garcia

Elkarbanatu Ordenagailura jeitsi
facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia