Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Kirolak

Inoiz baino derbiago

Bilbo, 2016-12-01

Bizkaia Gernikak eta Getxo Arteak derbia jokatuko dabe Urbietan (Zapatau, 16:00). Inoiz baino derbiago datorrela esan leiteke. Izan be, puntu beharrizanean dagoz talde biak. Gernika nasaiago dago (17 puntu), baina Getxo azkena da (8). Irabazi beharra daukie biek. Iker Olaeta Gernikako jokalaria eta Andoni Saitua Getxoko presidentea konbidau ditugu saiora. Saskibaloian, Lointek Gernika Bizkaiak beste derbi bat dauka Malosten (Zapatua, 18:30). IDK Gipuzkoa izango dabe aurkari. Amaia Lezamiz zuzendaritzako kideak emakumeen kirolaren aldeko aldarria egin dau Bizkaia Lehian saioan. Asier Arpon izan dogu azken konbidadua. Metropolitanoko jokalariak nabarmendu dau irabazten hasi beharra daukiela hainbat arinen. Puntu bi baino ez daukiez, eta azken aurrekoak dira sailkapenan.

facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia