Euskal Herria , 2020-04-01
Asier Arroitak irailean emon eutsan hasierea txiribuelta.eus abentureari. Hong Kong-etik abiatu zan bizikletaz eta bere asmoa Ortuellara iristea zan. Asia eta Europa bizikletaz zeharkatzea. Covid-19 gaixotasunak, baina, Indian harrapau dau. Risihkeshen dago, hango ostatu baten. Asierrek esan deusku abenturea bertan behera iztea erabagi dauala. Etxera bueltatzea da orain bere ametsa.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa