Barakaldo, 2021-10-07
Holan erakusten dau Argitan zentroak egin dauazan aurtengo lehenengo seihilekoaren balantzeak. Barakaldoko Emakumeen Aholkularitza Zentroak 108 emakumeri emon deutse arreta urtarrila eta bagila artean, eta horreetatik %42k aitortu eban indarkeria sexistearen biktima izatea. Azpimarratzeko beste datu bat, atentzino psikologikoko eskaerak be hazi dira. Argitan-eko arduradunek azaldu dabenez, pandemiak batez be buruko osasunari eragin deutso eta eragin berezia izan dau lehenago ahultasun egoeran egozan personengan.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa