Bilbo, 2021-05-25
Euren familietan indarkeria matxistearen lekuko izan diran umeen egoerea aztertu dabe EHUk eta Eraikiz kolektiboak. “Bildurragaz hazten, umeak genero-indarkeriaren aurrean” lelopean 60 marrazkiz osatutako erakusketea atondu dabe Abandoibarrako Bizkaia Aretoan. Indarkeria mota hau jasan daben andrazkoen seme-alabek egindako marrazkiak dira. Adin txikiko honeekaz psikologoek egindako eskuhartzearen zuzeneko emoitzetariko bat. Eraikiz Kolektiboko Sonia Sedano alkarrizketatu dogu gaur "Goizeko Izarretan" saioan.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa