Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Goizeko Izarretan

Imanol Pradales (BFA): "Martxan daukaguzan obra guztiak mantenduko doguz"

Bizkaia, 2020-05-13

Bizkaiko Foru Aldundiko azpiegituretarako diputadua euki dogu gaur Goizeko Izarretan saioan. Imanol Pradalesek metropolialdeko errepideak kontserbetako onartu daben kontratu barriaz egin deusku berba. Azpiegituren sailan aurrekontua estutu daben arren Aldundiak martxan daukazan obra guztiak mantenduko dirala esan dau foru diputaduak. Bestalde Ezkerraldea eta Uribe Kosta batuko dauzen erreka azpiko tunela eregiteko egutegia bere horretan mantentzen dala gaineratu dau Pradalesek. Zaldibarko zabortegiaren ondoan, A-8 autobidean, dagoan bypass -a kentzeko bi hilabete falta dirala aurreratu dau BFAk. Pradalesen berbetan Aldundiak autobidearen ondoan dagoan horma handia egin dau eta orain Jaurlaritzak egin beharreko horma handiago baten zain dagoz. Amaitzeko aireportuaz berba egin dogu. Loiuko Aireportua pandemia orduko hegaldien kopuruetara bi urte pasau arte ez dala bueltauko uste dau BFAk.

Imanol Pradales

Elkarbanatu Ordenagailura jeitsi
facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia