Bilbo, 2017-04-20
Ikusteko arazoak dabezanek ez dauke erreztasunik metroan ibilteko orduan.
Metroan sartu baino ez, eta eskilarak amaitzerakoan zakarrontziagaz estropozu egiten dabe; bidaia txartela atarateko pantailek ez dauke ahotsik, barik txartelaren saldoa ezin dabe kontsultatu; ez dakie ze aldera jo behar daben, eta metroan sartu arte ez dakie Plentziarunz edo Etxebarriruntz doazen. Ez dago seinalerik.
Manu Agirre eta Mertxe Sanchez izan doguz goizean Bizkaian Irratian arazo honeek azaltzen.
Metroko arduradunakaz be behin baino gehiagotan batzartu dira baina ez deutsie ezetariko konponbiderik emoten.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa