Bilbo, 2020-09-18
TKE Ligearen azken estropada biak jokatuko ditue Bermeon eta Portugaleten. Santurtziko Soterak ligea irabazteko aukerea dauka lehenengoz. Iker Zabala entrenatzaileak adierazi dau ondo dagozala, sasoiz, baina onartu dau Hondarribia gogor datorrela Kontxa irabazita. Zabalaren esanetan, bihar aurretik egitea oso garrantzitsua izango da. Puntu biko aldea baino ez dago traineru bien artean. Zabalak dino, aldea berez, puntu batekoa dala, eta, Bermeon, irabazleak baino ez dau disfrutauko.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa