Mundaka, 2022-06-29
Busturialdea traineruak erronka gogorra dauka denboraldi honetan, KAE1era igotea lortu ostean maileari eutsi gura deutselako. Estropada bi jokatu dira denporaldi honetan eta Elantxobe eta Mundakako arraun taldeek osatutako traineruak hamabigarren amaitu eban Pasaian eta hamaikagarren domekan Zumaian. Sailkapeneko zulotik urteteko gauza dirala esan deusku Iker Goikoetxea arraunlari beteranoak Jokoan tartean egin deutsagun alkarrizketan. Maileari eutsi eta disfrutau egin gura dabela esan deusku mundakarrak. (Argazkia Bermeoko arraun argazkiak webekoa da)
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa