Euskadi, 2021-04-13
Pandemiaren kudeaketea partekatua eta eztabaida politikotik kanpo egin beharko litzakela uste dau EH Bilduk. Hori alde batetik, eta bestetik pandemiari indar guztiakaz egin behar jakola aurre. Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkidearen esanetan argi dago pandemia ez dala Jaurlaritzaren errua, baina estrategia ezbardin bategaz jokatu beharko leuke. Gorriz dagozan udalerrietan ostalaritzeak murrizketa batzuk izango dauz. Eta ostalariek iragarri dabe dagoeneko epaitegietara joko dabela murrizketa horreen kontra. Ezarritako neurriak egokiak dirala uste dau Casanovak, baina konpentsazinoak ezin dirala ahaztu gaineratu dau.
Escrivá ministroak atzo iragarritakoaz Casanovak dino jubilazinoa eskubide ikutuezina dala eta blindatu egin beharko litzatekela zerbitzu publiko bezala. Jubilazinoa atzeratzen dabenei urtean 12mila euro arte emotea proposatu dau Escriva ministroak.
Ekonomia arloan aitatzekoa baita Aernnovako lan gatazkea argitzeko epaiketea gaur dala hastekoa Bilbon. Langileek euren oinarrizko eskubideen alde epaitegietara jo behar izan dabela esan deusku Casanovak eta auzi honetan, Jaurlaritzak jarrera proaktiboa izan beharko leukela. Bestalde Sestaon gaur manifestazinoa Ezkerraldeko Etorkizunaren alde. La Navaletik goizeko hamar terdietan urtengo dau manifestazinoak. La Navalegaz gertatu dana eskandalua da Iker Casanova EHBilduko legebiltzarkidearen ustez. Jaurlaritzak ontziola hilten itzi dauela.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa