Bizkaia, 2022-04-27
Osalanek holako istripuak ez dirala ikertuko esan eta gero, sindikatuek protestea egin eben atzo Orozkon, Artiacheko lantegian. Orain egun batzuk lanetik etxera bueltan joian Artiacheko langile bat hil zala-eta, alkartasuna agertu eutsen langilearen familiari. In Itinere motako istripuei, lan istripuek dauken tratamendu bera emotea exijidu dabe ESK sindikatutik.
Bihar Lan osasun eta segurtasunaren eguna ospatuko da. Pandemiaren ondorioz, azken bi urteetan COVID19agaz lotutakoak izan dira nagusi gurean be. Eta ESK sindikatutik administrazinoari fokoa, beste egoera batzutan jartzeko eskatu deutso, Igor Meraren berbetan datuak arduratzeko modukoak diralako.
Domekan barriz, langileen nazinoarteko eguna izango da. Aurten gizartean pobreziari aurre egiteko neurriak eskatuko dabez ESK sindikatutik.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa