Euskadi, 2021-05-06
Asteon udaletako euskera teknikarien urteko topaketarik garrantzitsuena egiten ari da. Atzo eta bihar Udaltop jardunaldien 13garren edizinoa izaten dabil eta batzar honetan udaletxetako euskera sailetatik eremu sozioekonomikoan euskerearen erabilerea sustatzeko martxan jarri daitekezan jarduera barriak jorratzen hasi dira. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politiketarako sailburuordeak Miren Dobaranek "Goizeko Izarretan" irratsaioan esan deuskunez erkaunde guztiek batera jardun behar dabe gai honi hauspoa emoten.
Bestalde euskera maila egiaztatzeko HABEren azterketetan 17.400 lagunek emon dabe izena. Aurreko deialdian baino hiru mila gehiagok. BECen, Irungo FICOBAn eta Bartzelonako zein Madrilgo euskal etxeetan dira azterketa honeek. Atzo egin ebezan lehenengoak eta domekararte luzatuko dirala kontau deusku Dobaranek.
Arnasguneen egoeraz eta gazteen udalekuez be berbaz jardun dogu Miren Dobaranegaz.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa