EAE, 2020-03-23
PSE-EEak lantegiak zabalik mantentzearen alde egin dau, Idoia Mendiak esan dau gure egoera ez dala Italiako egoerearen modukoa. EJak 190 mila maskarila jaso arren ez da nahikoa izango, Mendiaren eretxian manufakturan dabilzan euskal enpresek ekoizpen produktua aldatu eta EPIak produzitzen hasi beharko litzatekez. Espainiako ejerzitoak EAEan hasitako desinfekzinoaren aurkako eretxiak ez dauzela ulertzen be adierazo dau agintari sozialistak. Erakunde guztiek emondako laguntzen arteko alineamendu bat falta dala adierazo dau PSE-EEko buruak. Era berean, Mendiaren eretxian, estaduak aurrekontu barriak diseinau beharko dauz.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa