Elorrio, 2020-04-03
Ikastolen aldeko Herri Urrats, Ibilaldia eta Araba Euskeraz jaialdiak ez dira udabarrian ospatuko. Momentuz data finko barik atzeratuko dabez. Euskal Herriko Ikastolen Federazinoko burua dan Koldo Tellituk beste aukerarik ez dagoala esan dau. Herri Urrats maiatzaren 10ean Senperen ospatzekoa zan. Ibilaldia, maiatzaren 31an egitekoa zan Elorrion. Araba Euskeraz bestalde bagilaren 14rako Amurrion egoan aurreikusita. Oran jai honeek beste data batzuetara zelan eroan aztertzen dabilz. Antolatzaileek Herri Urratsen, Ibilaldian eta Araba Euskerazen egotekoak ziran artista eta babesle guztiei esker ona agertu deutsie.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa