Bilbo, 2020-10-23
Ibai Zabala greban dagozan pelotarien ordezkariagaz egin dogu berba, Jokoan saioan. Zabalak adierazi deusku Baikoko zuzendaritzeagaz berbetan hasteko bide bakarra grebea izan dala, eta akordioa lortzeko gogoz dagozala. Horretarako, egunero batzartzeko prest dagozala nabarmendu dau Baikoko pelotariak. Pelotari alkartea sortzearen alde dagozala adierazi dau, baina azken egunotako ahalegina ez dala izan egokia. Baikoko zuzendaritzearen eta greban dagozan pelotarien arteko auzian eragile asko dagoela onartu dau, baina mogimentuak onak dirala gaineratu dau.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa