Bilbo, 2020-03-03
Bilboko Alde Zaharreko auzokideen alkarte batzuk pisu turistikoen erregistro barria egin daitela eskatu dabe. Bilboko Alde Zaharreko lokalen alokairuaren prezioa azken hamarkadan 0 igo da. Honegaz batera auzokideek pisu edo apartamendu turistikoen kopurua areagotu dala salatu dabe. Egoerak auzoaren orekea irauli dauela esan deusku Iñigo Santxok SOS Alde Zaharra alkarteko kideak. Auzokide honeek Bilboko udalagaz batzartu orduko martiaren 14an eta 15ean jardunaldi edegiak egingo dabez.Jardunaldi horreetan pisu turistikoek eragindako trabei aurre egiteko proposamen zehatzak batu gura dabez.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa