Gasteiz, 2020-08-06
"Monarkia Kanpora" lelopean ehundaka pertsona alkartu ziran atzo Hego Euskal Herriko 4 uriburuetan. Iñigo Martinez legebiltzarkidea Bilbokoan egon zan atzo. Monarkiak gaur egun zentzurik ez daukala esan deusku gaur Goizeko Izarretan saioan. Sanchezek Zarzuelagaz izandako alkarrizketen-negoziazinoen ganean Unidas Podemosek antza ez dau informazinorik izan. PSOEk gardentasunez jokatu beharko leukela esan deusku Martinezek. Erreferendum bat egiteko aukerez galdetuta Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideak aitatu deusku sozialisten jarrerea ikusita posibilidade hori oso gatx ikusten dauela.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa