Ondarroa, 2022-07-06
Ondarroako traineruak ez deutso hasiera ona emon Eusko Label ligeari. Antiguako Ama hamargarren postuan sailkatu zan zapatuan jokatutako erlojupekoan. Ganera, domekan egoerak okerrera egin eban eta Iñigo Larrinaga patroiak zuzendutako trainerua azken postuan geratu zan. Ondorioz, Antiguako Ama Eusko Label ligako sailkapeneko hamabigarren postuan dago lau puntugaz. Inor gitxik ixaroten eban Ondarroako trainerua hain txarto ibiltea denporaldi hasierako estropada bietan. Larrinaga patroiagaz egin dogu berba Jokoan tartean eta ziur dago taldeak gorantz egingo dauela. (Aitor Arrizabalagaren argazkia. Eusko Label liga)
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa