Elorrio, 2012-07-19
Iñigo Gabiria Elorriokoa da eta Pirinioak bere parapenteagaz zeharkatzen ahaleginduko da. Horretarako X-PYR lasterketan hartuko dau parte eta Hondarribia eta Cap de Creus banantzen dauzen 440 kilometroko distantzia bete beharko dau mendirik mendi hegaz parapentean joanda. Parte hartzaileek 12 egun eukiko dabez ibilbide hori beteteko eta Iñigo Gabiriari laguntzea emoten Atxondokoa dan Iñigo Mendibil izango da. Probea abuztuaren 5ean hasiko eta Elorrioko udalak eta Eroskik euren babesa emon deutse.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa