Euskadi, 2018-04-30
Ikerbasquetik edo Bizkaia Talent programetatik talentudun ikerlariak erakarten ahalegintza dira. Ikerlari askok Euskaditik AEBtara, Ingalaterrara edota Alemaniara urteten dabe eta horreetariko batzuk hango laborategietan lotzen dira. Ikerbasquetik hau normaltzat joten dabe, gakoa, gero Euskadira bueltetako laguntzea emotean datzala azaldu deusku Ikerbasqueko Iñigo Atxutegik. Ikerketa zentro gehiago sortu baino, dagozanak hobetu eta indartu behar dirala uste dau Ikerbasqueko zuzendari gerenteak. Euskal ikerlariek batez be teknologian, osasun arloan, gizarte zientzietan edo zientzia fisikoetan ikertzen dabe. Arlo honeen artean aldea dagozala azaldu deusku Iñigo Atxutegik.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa