Gernika-Lumo, 2022-03-03
Errefuxiaduentzako materiala eta elikagaiak batzeko puntu ugari martxan jarrai dabez Bizkaian. Durangon, Juan de Olazar kaleko 17garren zenbakian dagoan lokal baten goiz eta arratsalde dabilz materiala batzen. Abadiñon zapatutik aurrera hasiko dira Muntsaratz auzoko Andra Mari kaleko hirugarren zenbakian. Uribe Kostan Berangoko San Ana kultur etxean, gaur goiz eta arratsaldez arituko dira produktuak batzen. Getxon Getxo Kirolak erakundeak Fadurako kiroldegiko harreran materiala biltzeko toki bat jarri dau eta gaur eta bihar elikagaiak, erropak etabar batzen ibiliko dira. Txorierrin Zamudioko eskolan eta udaletxean atzotik batzen dabilz errefuxiadu ukrainarren beharrizanetarako materiala.
Gernika-Lumon be materiala batzen dabilz San Juan de Ibarra plazako Quom okindegian eta Rugby tabernan. Baita Don Tello kaleko Bacalaos Zuazua dendan. Iñaki Olano gernikarraren emaztea ukrainarra da. Julia eta Iñakiren familia gelditu barik dabilz materiala batzen eta Ukrainan dabezan senitartekoakaz harremanetan. Arduratuta dagoz Olanoren etxean, Ukrainatik heltzen diran barriak ez diralako onak. "Han dagozanak bakarrik sentitzen dira, Europak bakarrik itzi dabezala uste dabe" azaldu deusku gaur goizean Iñakik. Ukraina Euskadi alkarteak sare sozialen bidez eguneratzen dau ze material behar daben errefuxiaduek, eta zer dabilzan batzen, gero hara bialtzeko.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa