Euskadi, 2019-04-03
SAFeko historialaria dan Iñaki Goioganak azaldu deuskunez Agirre Lehendakaria eta Ajuriaguerra izaeraz oso desbardinak ziran. Azken honek gerreari begirako erabagi bat baino gehiago hartu behar izan ebazan, besteak beste 1937ko Santoñako errendizinoagaz lotutakoak. Eugenio Ibarzabal kazetariak "Juan Ajuriagerra. El hermano mayor" izeneko liburua kaleratu barri dau. 50garren hamarkadan EBBko presidentea izan zanari buruz eta 1939an guda zibila amaitu orduko hartu ebazan erabagiei buruz luze eta zabal berba egin dogu Iñaki Goiogana historialariagaz.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa