Bilbo, 2019-01-11
Durangoko Azokan, Plateruenan aurkeztu eban seikoteak bere bigarren lan luzea. Hileon Eskozian izango dira eta datozen asteetan iragarriko dabez udara arteko kontzertuak noiz eta non izango diran. Euren web orrian eta sare sozialen bitartez iragarriko dabe. Bederatzi kantuk osotzen dabe "Xilema" diskoa eta Josunek (teklista eta ahotsa) esan deuskunez kontzertuak eskaintzeko gogoz dagoz.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa