Bilbo, 2013-10-14
Hontza drogamenpekotasunen bat, adikzinoren bat dabenei laguntzeko Caritasek Bilbon zabaldutako zentroa da. Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko udalaren babesa dauka. Gabaz ostatua eskaintzen deutse lo egiteko lekurik ez daben adikzinodunei. Baita ordu batzuetako gozotasuna, kafea eta txukuntzeko aukerea be lo non egin ez daukienei. Hamar urteotan ez da aparteko arazorik egon auzoan, hasieran bildurra egon bazan be. 3.500 lagun inguru pasau dira Hontzatik, gehienak gizonezkoak eta nazionalak. Aurrerantzean be zerbitzua eskaintzen jarraitu beharra nabarmendu dabe arduradunek. Aste osoan ospakizun ekitaldiak egingo ditue: zentroko ateak zabaldu jenteak barrutik ezagutzeko, argazki erakusketea eta bariku arratsaldeko 18:30etan On Mario Izeta gotzainak San Antonen emondako eukaristia.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa