Bilbo, 2021-03-03
Azken urratsa emotea besterik ez jako falta Athletici Kopa txapelketako finalerako sailkatzeko. Zuri-gorriek Levanteren zelaian jokatuko dabe gaur, joaneko partiduan bana bardindu ostean. Finalerako sailkatu ezkero, Marcelinoren taldeak hiru final jokatuko leukez aurten. Lorpen historikoa litzateke. Iñigo Martinezi lau partiduko zigorra ipini deutso lehiaketa batzordeak. Athleticek helegitea aurkeztu dau apelazino batzordean eta Marcelinok uste dau atzelaria jokatzeko moduan egongo dala gaurko partiduan. Entrenatzaile asturiarrak plantilako gizon guztiak eroan ditu Valentziara.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa