Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Kirolak

Hirugarrenaren bila

Bilbo, 2015-10-23

Metropolitano partidu bitik bi irabazita dago Lerro Hockeyko ligan. Zapatuan (19:00), hirugarren garaipenaren bila urtengo dabe. Ibai Kortabitarte jokalariak azaldu deuskunez, lan ona egiten dabilz. Espanyaren kontra jokatuko dabe Zorrotzan. Asteon, Iker Olaeta (Getxo) eta Maialen Agirregomezkorta (Zuazo) be konbidau ditugu Bizkaia Lehian saioan. Getxo partidu gatxa irabazita dago Santboianaren aurka. Zuazok, barriz, Zarautzen aurka galdu dau derbia. Zapatuan (19:00), barakaldarrek Aula Valladolid hartuko dabe Lasesarren. Bilbao BSR-k be hasi dau ligea. Irabaziz, Getaferen aurka. Zapatuan (18:30), Ferrol izango dau aurkari Lasesarren. 

facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia