Zeanuri, 2017-04-08
Orain dala 80 urte milizianoek eta nazionalek Zeanurin hildako 7 herritar omenduko dabez bihar. 'Hilten banabe, lehenago zerure' Zeanuriko parrokoa zan Don Benitok esandakoa zan. Leon Zuluaga bere ilobeagaz hil eben milizianoek. Aurretik Florencio eta Ramon Etxebarria be hil ebezan. Bizente Ozerinjauregi frantziskotarra be hil eben.
Nazionalen bonbardaketa batek Esteban Astondoa eta Jesus Urutxurtu umea be hil ebazan.
Zazpireri omenaldia egingo deutsie biharko meza nagusian, goizeko 11.30etan.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa