Bilbo, 2012-10-03
Sektorea zelan dagoan aztertuko dabe estadu mailako adituek. Bertan parte hartuko dau Bilbao Zerbitzuak erakundeak. Hilerriaren kudeaketea daroe eurek eta krisia euren sektorean be igarten dala azaldu deusku Xabier Bilbaok Lau Haizetara saioan.
Sektorearen bilakaerea be arin doala esan deusku. Orain dala gitxira arte jentea lurperatu egiten zan. Bilbon orain gehiago dira errausketearen alde egiten dabenak.
Besteak beste, simposiumean hilerrietara turistak zelan erakarri aztertuko dabe. Bilbokoan dagoeneko hainbat ibilbide martxan dagoz.
Gaur arratsaldeko 17etan hasiko da Ercilla hotelean hileta zerbitzuen ganeko simposiuma. Estadu mailako hamairugarrena da.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa