Donostia, 2018-10-11
Donostiako Kursaal Jauregian izan dan Gastronomika azokea atzo amaitu zan eta egun berean Zuberoa jatetxeko Hilario Arbelaitz sukaldari ezagunagaz berba egin gendun. Errusiar entsalada on bat egiteko aholkuak emon deuskuz, udagoienean eurek lantzen dabezan platerak aurkeztu deuskuz eta Gastronomika bezalako azoketan sukaldariek komentetan dabezan kezkez be egin dogu berba. Arbelaitzek dino eskaratzean barrikuntzueak hartu dauen pisuak batzutan betiko sukaldaritzea kaltetu leikela.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa