Bizkaia, 2021-01-05
Covid19arena Afrikan beste pandemia bat gehiago izango dala esan deusku Medicus Munditik Itziar Irazabalek. GKE hau Afrikan eta Hego Amerikan zein Ertamerikan kooperazino lanetan dabil. Guatemalan koronabirusa dala eta erregistrorik ez dabe egiten eta egoerea zein dan ez dakie zehatz. Afrikako leku batzutan Covid19arena baino epidemia larriago batzuk dabez. Txertoak eta botikak patenteetatik libre geratzeko eskatu dabe behin baino gehiagotan Medicu Munditik eta orain proposamena Eusko Legebiltzarrera eta Europako Parlamentura eroango dabe.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa