Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Kirolak

Hemen dira play-offak

Bilbo, 2018-05-16

Bilbao Athleticek 2. mailara igoteko playoffa jokatuko dau. Vila Real izango dau aurkari. Gaizka Larrazabal Barakaldoko entrenatzailearen esanetan, kanporaketa parekatua izango da. Bilbao Athleticen dohairik handienak atzeko sendotasuna eta aurreko kalidadea dirala esan deusku Larrazabalek Atetik saioan. Barakaldoren denporaldia ontzat jo dau. Orain, datorren urtekoa prestatzen hasiko dira. Hondino klubek eta biek berba egin behar dabe alkarregaz jarraitu edo bakotxak bere bidea egin erabagiteko. Culturalak Conquense izango dau aurkari 2.B mailara igotekoan. Josu Egaña jokalariak esan deuskunez, irabaztera urtengo dabe, baina golik ez jasotea be garrantzitsua da. Portugaletek Llaneseko kontra jokatuko dau. Sestaok Arandina hartuko dau Las Llanasen. Iñigo Orozkok esan deuskunez, joan dan domekan baino nasaiago urten behar da. Kanporaketea partidu bitara dala pentsauta.

facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia