Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Kirolak

Helburua, esku-eskura

Bilbo, 2017-05-03

 Leioak playoffera sailkatzea dau helburua, orain, eta esku-eskura dauka. Jardunaldi bi geratzen dira 2.B mailan. Datorren jardunaldian, Sestao River izango dabe aurkari leioaztarrek. Irabazita nahikoa izan leikie helburua lortzeko. Zoritxarrez, Sestao Riverrek ez dauka ezer jokoan, ze datorren urtean 3. mailan jokatu beharko dau. Erik Polanco hegalekoagaz egin dogu berba. Amorebietaren helburua maileari eustea da. Azulek be esku-eskura daukie helburua. Logroñes hartuko dabe Urritxen jardunaldi honetan. Koldo Obieta aurrelariak adierazi dauenez, indartsu hastea garrantzitsua izango da. Portugaleteren helburua playoffean sartzea da. Esku-eskura dauka. Bigarren dago sailkapenean. Tolosaren aurka jokatu behar dau. Aitor Etxebarriazarraga atezainagaz izan gara. Getxorena, Amorebietaren egoerea baino hobea da maileari eusteko 3.ean. Jon Apellaniz erdilariak onartu dau esku-eskura daukiela helburua.

facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia