Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Goizeko Izarretan

Hegoaldeko Saihesbidearen zati barriak Bolintxuko basoa kaltetuko dauela salatu dabe

Bilbo-Arrigorriaga, 2018-04-30

Hegoaldeko Saihesbidearen zati barriaren kontrako plataformak supersur-aren luzatzea bertan behera izteko exigidu dau. Hegoaldeko Saihesbidearen zati barriak lau kilometro eukiko dauz eta Peñascaleko bidesaria Gasteizera doan A-68 autobideagaz lotuko leuke. BFAk lanak lizitau barri dauz eta behin adjudikauta udagoienean hasiko litzatekez. Inbersino publikoa 200 milioi eurokoa izango da. Ekologistek eta auzokideen alkarteek proiektu honen aurkako plataformea osotu barri dabe. Juan Pallares plataforma hortako ordezkaria da. Supersur-etik une honetan Bilboko Metropoliko trafiko osoaren %6 baino ez da pasetan eta azpiegitura horren luzatzeak zentzunik ez dauela uste dau Juan Pallaresek. A-68rainoko lotune barria egiteko Bilboko Bolintxu basoaren gainetik zubibide bat eregiko dabe. Proiektuaren kontrako platafomatik ingurumenari egingo jakon kaltea nabaria izango dala salatu dabe.

Juan Pallares

Elkarbanatu Ordenagailura jeitsi
facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia