Bilbo, 2019-01-25
Hegoaldeko Sahiesbidea eta AP-68a lotzeko lanak asteon hasi dira. Lanak 2023an amaituko dira. Beharginek Hegoaldeko Sahiesbideak Peñascalen daukan peajea eta A-68a lotzeko lan bi daukiez aurrez-aurre. Hasteko Arnotegi mendiaren azpitik joango dan kilometro t’erdiko tunel bat eta bigarrenez Bolintxu basoaren gainetik joango dan zubi-bide bat. Buia eta Bolintxu inguruko auzokide ugarik eta Ekologistak Martxanek lanak bertan behera izteko eskatzen dabe. Dinoe ingurune naturalaren aurkako eraso bat dala eta proiektua bertan behera lotzeko eskatuko dabe bihar arratsaldeko 18:00etan Arriaga plazatik urtengo dauen manifestazino baten bitartez. Horretaz berbaz gurean Juan Pallares euki dogu.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa