EAE, 2014-06-23
Matrikulek behera egin dabe eta sindikatuak zein gurasoak egoereari buelta emoteko beharrean dabilz. Eusko Legebiltzarreko gehiengoak, ordainketea, errentearen arabera egiteari baiezkoa emon deutso. Proposamena datorren ikasturtean sartu leiteke indarrean haurreskolatan. STEE-EILASeko kideagaz Egoitz Isasigaz egon gara. Haurreskolen patzuergoan matrikulea egiten daben gurasoei ordu tarte malguagoakaitik ordaintzeko aukerea emoteko eskatu dau STEE-EILASek. Legeak dino gitxienez 3 umek egon behar dabela haurreskola bat zabalik eukiteko. Atxondokoa edo Ispasterrekoa sarratu ebezan eta egoerea aldatu ezean Karrantzakoa edo Aiaraldeko baten bat arriskuan legokez. Gasteizen huarreskolen egoerea ezinhobea da 23 daukiez, Bilbon 13 dagoz eta gehiago behar dirala esan deuskue STEE-EILASetik. Bestalde Barakaldon haurreskola bat ezinbestekoa dala adierazo deusku Egoitz Isasik.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa