Zeanuri , 2019-01-09
Hodei Lete eta Gorka Goikoetxea Zulaibar Lanbide Heziketa Ikastegiko irakasle bi izateagaz batera sortzaileak dira. Hanketako edo besoetako lesinoak arintzeko 3D inprimagailuz sortutako plastikozko ferulak diseinau dabez. Ferula pertsonalizauak dira pazienteak daukan lesinoaren arabera sortuko litzatekezanak. Prototipoa eginda daukie eta orain enpresa ideia garatzeari ekingo deutse. Start Up-en nazinoarteko lehiaketa baten finalistak izan dira eta Arratiako Udalen Mankomunidadeko enpresa ideien lehiaketea irabazi dabe.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa